Euskal Herri osoko gazteak bilduko dituen eztabaida eta parte-hartze gune batean aritzea gustatuko litzaizuke? Egungo egoerari buruz eta honek gazteongan zein eragin duen zure iritzia eman nahi? 18 eta 30 urte bitartean baduzu, euskalduna bazara eta parte-hartzeko gogoa baduzu, hau da zure aukera. Eta merezi duen horietakoa da. Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamenduak Datorkigunean ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du. Zer ote den ekimen hau? Ba hilean behin zazpi lurraldeetako 40 gazte bilduko dituen elkargune bat, gazteriaren eta gizartearen erronkak antzemateko eta konponbideak proposatzeko. Arduratzen zaituen hori beste gazteekin elkarbanatu eta irtenbidea bilatzeko aukera paregabea.
Eusko Ikaskuntzaren atarian aurkituko dituzu xehetasun guztiak.