5 February, 2025

GAZTE FORMATZAILEEN POLTSA-ren PARTE IZATEKO DEIALDIA IREKI DA.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Formakuntza Plana jarriko dugu martxan  bigarren urtez, formakuntzaren bitartez laguntza-prozesuak eskaini eta gazteen elkartegintza indartzeko.

Formakuntza Planaren bitartez emango diren formakuntzak Euskadiko gazteek garatuko dituzte. Horregatik, Gazte Formatzaileen Poltsarako deialdia ireki da; izan ere, elkartegintzan eta formakuntzak ematen ibilbidea duten gazteek osatuko baitute poltsa. Deialdian parte hartzeko oinarrizko datuak galdetegi baten bitartez bete behar dira.

Formakuntzak gazteek emango dituzte, hau da, gazteek dinamizatuko dituzte, eta formakuntzen edukiak eta metodologiak aldez aurretik adostuko dira EGKrekin, gazte-elkarteen beharren arabera.

Formakuntza emateko ezinbesteko izango da, elkartegintzan esperientzia izateaz gain, arlo hauetako batean ezagutza izatea:

  • Boluntariotzaren erakarpena eta kudeaketa.
  • Euskararen sustapena.
  • Diruaren kudeaketa elkarteetan.
  • Aniztasun funtzionala eta inklusioaren aldeko praktikak.
  • Bileren dinamizazioa eta erabakiak hartzeko metodologia eraginkorrak.

Aukeratutako gaien araberako profilaz gain, hainbat baldintza komun eta nahitaezko egongo dira:

  • 18 eta 30 urte bitartean izatea.
  • Euskadiko elkarteetan esperientzia izatea.
  • Formakuntzak euskaraz garatzeko gaitasuna izatea (hala eskatzen bada).
  • Dokumentu batzuk aurkeztea, hala nola:
  • CV-a.
  • Formakuntzaren idatzizko planteamendua, aurkeztutako gaiaren arabera (gehienez 100 hitzetan formakuntzaren helburuekin eta edukien laburpenarekin).
  • Elkarte bateko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria edo formakuntzarako gaitasuna egiaztatzen duen gutuna (aurretiko formakuntza eman izanaren ziurtagiria, titulazioak…).
  • Fakturatu ahal izatea (elkarte baten bidez, autonomo gisa…).

Hautagaitzak bidaltzeko azken eguna otsailaren 25a izango da.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099  (Aitor) telefonoetara edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.

2 iruzkin “GAZTE FORMATZAILEEN POLTSA-ren PARTE IZATEKO DEIALDIA IREKI DA.”

  1. Amaia says:

    Kaixo!
    Nire izena Amaia da, Aldara Aholkularitza da nire proiektua eta interesatuta nago formakuntza emateko poltsan sartzea.
    Formakuntzari dagokionean: diruaren kudeaketa elkarteetan eta bileren dinamizazio eta erabakiak hartzeko metodologia eraginkorretan izan litzateke.
    Alde batetik, finantza arloan aditua naiz; 16 urte baino gehiago daramatzat finantza arloan lanean eta ikasketak ere honi bideratuta ditut.
    Beste alde batetik, nire helburua autonomo eta negozio txikien eraldaketa bermatzea denez beste hainbeste urte daramatzat pertsonen kudeaketa eta metodologia berrietaz ikasten. Coachin-ean aditua nahiz eta bestetik, hainbat ikastaro egin ditut talde dinamika eta metodologien arloan.

    1. EGK says:

      Kaixo,
      izen emateko linka bete ezazu eta eskatzen dugun dokumentazioa bidali.

      Eskerrik askooo

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.