Hiruburuen arrakastaren ondoren, festa batek Gasteizko Gazte Astea itxiko du

22 October, 2014

Hiruburuen arrakastaren ondoren, festa batek Gasteizko Gazte Astea itxiko du

Hiruburuen arrakastaren ondoren, festa batek Gasteizko Gazte Astea itxiko du larunbat honetan, urriaren 25ean, Juan de Aiala plazan (Ogasunaren eraikinaren aurrean) egingo dugu festa handiaren: merkatua, kontzertu bat, pintxoak eta Hiruburuen ondorioekin gazteen parte-hartzerako gunea izango ditugu. Jaia gutxi gora behera goizeko 10.00etatik egurdieko 14.00etara luztuko da eta jende guztia parte-hartzera gonbidatuta dago dohainik izango diren ekintzetan.

Hiruburuek Gazte Astea markatu dute, azken bi asteetan politikariak, teknikariak eta gazteen artean egin diren hiru topaketa enplegua, etxebizitza eta proiektu autogestionatuen inguruan hitz egiteko. Hogei partaide baino gehiago izan dira bilera bakoitzeak eta protagonisa guztiek horrelako ekimenak gehiago egin behar direla azpimarratu dute.

Dena den, gazteentzako beste ekintza asko gelditzen dira oraindik. Gazte Astearen ondoren, Gazte Plazaren txanda dator, zazpi topaketa kirola eta emakume gaztea, gazte boluntariotza eta ekonomia alternatiboak bezalako gaiekin (urriaren 30etik azaroaren 18ra arte). Udazken gaztea azaroaren 15ean itxiko da Sorburu 2014 ekintzarekin, gazte sortzaileen arteko topaketa bat eta Iparralde Gizarte Etxean egingo dena.

Irudian, azken Hiruburuaren parte-hartzaileak, bilera honeta proiektu autogestionatuen inguruan hitz egin zen.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.