Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bi hirietako astialdi taldeen argazkia berritu nahi du. Bietan nabarmena da astialdi taldeen presentzia eta eragina; izan ere, ibilbide luzeko sareak eta taldeak daude eta haiek burututako lana sendoa da.
EGK-k funtsezkotzat jotzen du ikusaraztea astialdian egiten diren ahaleginak haur eta nerabeekin batera prozesu hezitzaileak sortzeko, komunitatearen garapenerako, hezkidetzarako edota euskara eta euskal kultura sustatzeko, besteak beste. Astialdian ekimen asko eta oso anitzak eramaten dira aurrera eta ikusgarritasuna zein aitortza izatea beharrezkoa ikusten da, batez ere kontuan hartuta astialdiko mugimendu gehiena gazte bolondresen eskuetan dagoela.
Mapan parte hartzea oso erraza da, galdetegi hau oinarrizko datuekin bete behar da: taldearen izena, jarduerak garatzen diren udalerria eta auzoa eta kontakturako helbide bat (hau ez da argitaratuko, mapa sortzerakoan sor daitezkeen zalantzak argitzeko besterik ez da). Mapa sortutakoan, zabaltzeko hainbat hedapen ekintza egingo dira, astialdi talde hauek ezagutarazteko.
Galdetegia betetzeko epea urriaren 1etik 28ra izango da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 747442774 (Iratxe) telefonora edo idatzi astialdi@egk.eus emailera.