18 November, 2024

Gasteiz eta Donostiako astialdi taldeen mapa berriak

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Donostiako eta Gasteizeko Udalekin lankidetzan, Gasteiz eta Donostiako astialdi taldeen mapa berriak sortu ditu, hiri hauetako astialdi taldeen argazkia berrituz. Nabarmena da astialdi taldeen presentzia eta eragina; izan ere, ibilbide luzeko sareak eta taldeak daude eta haiek burututako lana sendoa da.

Guztira  41 taldek hartu dute parte mapan. Eskerrak eman nahi dizkiegu mapan parte hartu duten sare eta talde guztiei astialdiaren ikusgarritasunaren eta zabalpenaren garrantzian sinesteagatik eta galdetegia erantzuteagatik. Argitaratu den maparekin batera Gasteizko eta Donostiako astialdi taldeen zerrendak argitaratu dira, taldeen izena, auzoa (beraien jarduera auzo bakar batean zentratuz gero) eta logoarekin.

EGK-k, Gasteiz eta Donostiako astialdi taldeen mapa berri hauen ildora, funtsezkotzat jotzen du ikusaraztea zein ahalegin egiten diren astialdian haur eta nerabeekin batera prozesu hezitzaileak sortzeko, komunitatearen garapenerako, hezkidetzarako edota euskara eta euskal kultura sustatzeko, besteak beste. Astialdian ekimen asko eta oso anitzak eramaten dira aurrera eta horiek ikusgarritasuna zein aitortza izatea beharrezkoa ikusten da, batez ere astialdiko mugimendua hein handi batean  pertsona bolondresen eskuetan baitago.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 747442774  (Iratxe) telefonora edo idatzi astialdi@egk.eus emailera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.