Garraio zerbitzua aztertzera goaz! ¡Vamos a analizar el sistema de transporte! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

22 November, 2019

Garraio zerbitzua aztertzera goaz!

  • Galdetegi bitartez zure iritzia jakin nahi dugu. Erantzun abenduaren 1a arte!

Ikasturtea hasten denetik amaitu arte hainbat bidaia egiten dituzte ikasleek. Batzuetan, gainera, egunero edo egunean bat baino gehiago. Zein eragin du horrek haien bizitzan? Zer suposatzen diote EAEko ikasle bati garraio-kostuek? 2016an #ZergArraio proiektuaren bitartez lehen azterketa egin genuen eta orain galdetegi baten bitartez garraio zerbitzua erdian jarita lanketa osatu eta eguneratu nahi dugu. Erantzun ezazu abenduaren 1a arte!

Asko izan dira abiapuntutzat hartutako galderak: zeintzuk dira urtebetean zehar izaten diren gastuak? Lurraldeen arteko aldeak daude? Zeintzuk dira garraio-aukera bakoitzak dituen trabak? Zeintzuk proposamen edo aukerak? Bete dira neurriren baten aurretik proposatutako kontuak?

#ZergArraio kontrastatzera eta osatzera

Galdetegi honen bitartez 2016an identifikatutakoa kontrastatu nahi dugu, egungo gazteek bizi duten egoerarekin osatu eta datu, esperientzia eta bizipenetatik abiatuz hobekuntza-proposamen eta aldarrikapen zerrenda bat egin instituzioei helarazteko. Besteak beste, hiru gabezia nabarmendu ziren:

  • Euskadin zehar bidaiatzeko garraio txartel bakarraren beharra aldarrikatu zuen %96ak
  • Hezkuntza zentroetara hurbiltzeko loturak hobetzea, bereziki unibertsitateetara
  • Gazteei bideratutako baldintzak hobetzea: prezioa murriztu, bonu bereziak sortu ikasturterako eta horrela ikasten dauden pertsonek deskontu handiagoa lortzeko aukera izatea gazte tarifa arruntarekin alderatuta, eta abar.

Egitekoen zerrenda luzea

Izan ere, egitekoen zerrendan oraindik hainbat kontu daude, besteak beste garraio kostuak. Horretaz gain, egungo garraio zerbitzua eta ereduarekiko adostasuna, lurralde arteko desorekak eta eman beharreko erantzuna, ordutegi eta ibilbide aldetik eman daitezkeen hobekuntzak eta zuk mahai gaineratzen duzun guztia jorratuko dugu. Hemen galdetegia!

Informazio gehiago nahi baduzu edo bestelako zalantzarik izanez gero, idatzi hezkuntza@egk.eus helbidera edo deitu 944436143/688737133 (Irati) zenbakietara.

2 iruzkin “Garraio zerbitzua aztertzera goaz!”

  1. Ainhoa says:

    Autobusak ezarrita dauzkan ordutegiak errepasatu eta berriztu beharko ditu, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle askok orduak itxaron behar izaten baititugu etxera bueltatzeko.

    1. EGK says:

      Aupa, Ainhoa!
      Bai, 2016an egindako galdetegian kexa hori maiz errepikatu zen. Dena #ZergArraio txostenean bildu genuen.
      Eta oraindik hala jarraitzen du… Txartel bakarra ere sarritan aldarrikatu dugu, baita gazteontzako bono bereziak.
      Bota zuri okurritzen zaizkizun guztiak galdetegian https://forms.gle/6kUxnuWVcQvs2CTd9

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.