Berdintasun eta Aniztasun teknikaria
Berdintasuna eta Aniztasuna alorrean Euskadiko gazteriaren eskubideen alde lan egiteko gai zarela uste baduzu eta lan bila bazabiltza, hau da zure aukera. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Berdintasun eta Aniztasun teknikaria lanpostua eskaintzen dizu. Lanpostua Gasteizeko bulegoan da, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.
ESKAINTZEN DA:
- Lanpostua GASTEIZEN, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.
- Lanaldi osoko lan-kontratua.
- Urtean 33.435€-ko soldata gordina.
- EGKren barne hitzarmenak araututako lanpostu bat eta EGK-ko Batzorde Iraunkorraren
ardurapean. - Lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartzea.
- Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren eskubideen alde lan egitea, bereziki emakumeen eta gizonen berdintasun alorrean.
FUNTZIO NAGUSIAK:
- Berdintasun eta Aniztasuneko Arloko proiektu estrategikoak diseinatzea, garatzea, koordinatzea eta ebaluatzea, besteak beste:
o EGKren Berdintasun Plana.
o Berdintasunari, aniztasunari, LGTBI+ errealitateei eta inklusioari lotutako proiektuak. - Berdintasunaren, aniztasunaren eta inklusioaren ikuspegia modu zeharkakoan txertatzea Kontseiluaren proiektu guztietan.
- Arloaren urteko plangintza lantzea eta aurkeztea, baita garatutako proiektuen jarraipena, ebaluazioa eta justifikazio teknikoa egitea ere.
- Arloko aurrekontua kudeatzea eta haren jarraipena egitea, baliabideen erabilera eraginkorra eta Kontseiluaren helburu estrategikoekin lerrokatua bermatuz.
- Berdintasunari, aniztasunari eta gazteriari lotutako politika publikoak (planak, legeak, estrategiak) aztertzea, ebaluatzea eta horiei buruzko proposamenak egitea.
- Harreman zuzena eta etengabea mantentzea:
o Gazte-elkarteekin eta elkarteekin, bereziki mugimendu feministarekin eta LGTBI+ kolektiboekin.
o Gazteekin eta parte-hartze guneekin. - Administrazio publikoekin (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak eta beste eragile batzuk) koordinatzea eta elkarlanean aritzea.
- Berdintasunaren, aniztasunaren eta diskriminazioaren prebentzioaren arloan prestakuntza-sentsibilizazio- eta laguntza-ekintzak garatzea.
- Intzidentzia politikoko espazioetan parte hartzea, eta beharrezkoa denean, komunikabideetan azterketak, jarrerak eta adierazpenak egitea.
- Arloko lana Kontseiluko gainerako arloekin koordinatzea, haren izaera zeharkakoa indartuz.
ESKATZEN DA:
- 30 urtetik beherakoa izatea.
- Goi-mailako ikasketak izatea. Edozein arlotako titulazioak onartuko dira, baina bereziki baloratuko da honako arloetako prestakuntza izatea:
o Feminismoa, berdintasuna, aniztasuna, inklusioa eta LGTBI+ eskubideak.
o Berdintasunaren eta/edo aniztasunaren arloan egiaztatutako prestakuntza osagarria (gutxienez 150 ordu). - Euskal gazteriaren errealitate sozial, politiko eta sozioekonomikoaren ezagutza sendoa izatea, ikuspegi feminista, intersekzional eta inklusibo batetik, baita berdintasunaren, aniztasunaren eta eskubideen arloko arau-esparrua eta politika publikoak ezagutzea ere.
- Euskal elkarte-sarea, mugimendu feminista eta LGTBI+ mugimendua ezagutzea, baita gazteen eta komunitatearen parte-hartzearen beste adierazpen batzuk ere.
- Euskara eta gaztelania maila altua izatea, ahoz zein idatziz (EGA, HABE 3 edo baliokidea).
- Lan-taldeak, hausnarketarako guneak eta partaidetza-prozesuak dinamizatu eta errazteko esperientzia eta gaitasuna izatea, ikuspegi feminista, inklusibo eta seguruetatik, baita ikaskuntzak eta ondorioak sistematizatzeko gaitasuna ere.
- Legeak, planak, dokumentu ofizialak eta txostenak ikuspegi feminista kritikotik aztertzeko gaitasuna, baita ikerketa egiteko eta proposamen eraldatzaileak lantzeko gaitasuna ere.
- Administrazioarekin eta beste eragile batzuekin eskubideen, berdintasunaren eta aniztasunaren
ikuspegitik elkarrizketatzeko gaitasuna, eragin politikoa sustatuz. - Ordutegi eta lurralde-malgutasuna, erakundeekin egindako lanari, partaidetza-prozesuei eta ordezkaritza-guneei lotua.
- Ikasteko, egokitzeko eta berrikuspen kritikoa egiteko gaitasun handia, ikuspegi feminista eta etengabeko hobekuntzaren aldekoa.
- Ikuspegi estrategiko feminista, ekimena eta desberdintasunak identifikatzeko, erronkak aurreikusteko eta berdintasunaren, aniztasunaren eta inklusioaren arloan lan-ildo berritzaileak proposatzeko gaitasuna.
BALORATUKO DA:
- Balio feministekin, inklusioarekin eta LGTBI+ eskubideekin konpromiso egiaztatua izatea.
- Talde-lanean aritzeko gaitasuna, erantzukidetasunetik, prozesuen zaintzatik eta aniztasunarekiko errespetutik abiatuta.
- Ekimen propioak autonomiaz bultzatzeko gaitasuna, proiektuaren fase guztietan ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatuz.
- Antolaketa eta kudeaketa-gaitasun onak, bereziki proiektu eta eragile anitz dauden testuinguruetan.
- Komunikazio-, bitartekaritza- eta gatazken kudeaketa-gaitasunak, bereziki aniztasuna duten espazioetan.
- Profil aktiboa, propositiboa eta ekimenezkoa, eraldaketa sozialarekiko eta justizia sozialarekiko motibazioarekin.
- Hainbat proiektu aldi berean kudeatzeko gaitasuna, koherentzia politikoa eta kalitate teknikoa mantenduz.
- Ingelesaren edo beste hizkuntza batzuen ezagutza, bereziki kultura-aniztasuneko testuinguruetan.
- Gaitasun digitalak eta bulegotika-tresnen erabilera, proiektuen kudeaketan, txostenak lantzean eta sareko lanean aplikatuak
HAUTAGAITZA AURKEZTEKO:
- Epea: otsailaren 15era arte.
- Sartu eta bete Datu babesaren politika (derrigorrezkoa).
- Curriculuma eta motibazio gutuna bidali egk@egk.eus helbidera. Gaian “BERDINTASUN eta ANIZTASUN TEKNIKARIA” idatzi.
- Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV.Berdintasuna-Aniztasuna.pdf/doc.
- Motibazio Gutuna honela izendatu: IzenAbizenak.KARTA_Berdintasuna-Aniztasuna.pdf/doc.
AUKERAKETA PROZESUA:
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
- Kurrikulumen bidalketa, otsailaren 15era arte.
- Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, otsailaren 17an.
- Froga Idatzia Bilbon arratsaldez, otsailaren 19an.
- Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, otsailaren 23an.
- Elkarrizketa Bilbon, (printzipioz goizean) otsailaren 26an.
- Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, otsailaren 27an.
- Lanean hasteko data, martxoaren 2an Gasteizen.
Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak, egin beharrekoak eta kontuan izango direnak, jarraian dagoen PDFan irakur ditzakezu.
Edozein zalantza izanez gero deitu 94 443 61 43 telefonora edo idatzi egk@egk.eus helbidera.