Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Medellineko Museo Casa de la Memoriak eta Bakerako Institutu Katalan Internazionalak gonbidatuta, Medellinen bake kultura sustatzeko jardunaldietan parte hartu zuen irailaren 6tik 12ra. Bertan izandako bizipenez gehiago jakin nahi izanez gero sar zaitez ondorengo estekan eta astebete honen laburpena irakurri ahal izango duzu.
Mila esker bai Medellineko Museo Casa de la Memoriak eta bai Bakerako Institutu Katalan Internazionalari egindako gonbitagatik. Esperientzia oso interesgarria izan da. Ikasitakoa Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) bake lantaldean landuko dugu hurrengo bilkuretan. Eta ziur lan-arloaren gainerako ekimenetan isla izango duela. Gurekin batera Giza Eskubideen defentsaren alde lan egiten duten beste hainbat erakunde izan dira.