5 November, 2025

FORMAKUNTZA SAIOA:  Boluntariotza ereduak: elkarteen arteko ikaskuntza eta parte-hartze gunea

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta BizkaiaGara-rekin elkarlanean, azaroaren 20an, boluntariotza ereduen inguruko formakuntza-saioa antolatu du, elkarteen eta boluntarioen arteko topagunea irekitzeko. Helburua honakoa da: esperientziak partekatu, erronkak identifikatu eta boluntariotza jasangarriagoa indartzea.

Ekimenean boluntariotzaren erreferente diren elkarteak izango dira ardatz. Haiek beren esperientziak eta boluntariotzan izandako bizipenetatik abiatuta, gainditu dituzten erronkak eta arazoak azalduko dizkigute, beste elkarteentzako inspirazio iturri bihurtzeko asmoz.

Lehen solasaldiaren ondoren, tailer parte-hartzaile bat egingo da, gaur egungo boluntariotzaren erronkak lantzeko: belaunaldi-erreleboa, gatazken kudeaketa, taldearen kohesioa eta barne-dinamiken jasangarritasuna, besteak beste.

Amaitzeko, mokadutxo bat eskainiko da, networking eta harremanetarako tartea irekitzeko asmotan partehartzaileentzat.

📅 Noiz: Azaroaren 20an, 17:30-19:30

📍 Non: EGK-ko Bilboko bulegoa (Autonomía 44, behea)

Izena ematea  galdetegiaren bitartez egin behar da: https://forms.gle/z6419LywWzq2oc6J6

Informazio gehiago nahi baldin baduzue, deitu 944436143 / 688676099  (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.