9 October, 2024

FORMAKUNTZA BERRIA: NOLA SENDOTU GURE ELKARTEAREN FINANTZIAZIOA?

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) EGK-ko 2024 Formakuntza Planaren baitan hirugarren formakuntza ekimena aurkeztu du: Nola sendotu gure elkartearen finantziazioa?

Finantziazioa gazte elkarteen iraunkortasunerako funtsezkoa den gako bat da. Askotan, elkarteentzat lan zaila izaten da memoria eta proiektuak  egitea, deialdien oinarriak eta baldintzak ulertzea, prozedimendu eta epeen aurrean lana antolatzea.

Saio honen bitartez, elkarteek dirulaguntzak eskatzeko prozesuan gakoak eskuratu ahal izango dute, elkartean proiektuak egiten eta hobetzen laguntzeko, bai eta dirulaguntzak aurkezteko eta justifikatzeko prozedurei buruzko trebetasunak ere. 

Saioan oinarrizko kontzeptuak argituko dira, proiektuen garapenean sakonduko da, memoriak aztertuko dira deialdian eskatzen denarekin lerrokatuz eta dirulaguntzak eskatzeko prozesuari aurre egiteko gakoak emango dira. Halaber, aholku baligarriak emango dira elkarteen finantziazioari dagokionez. 

Formakuntza urriaren 29an izango da eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du, 17:30etatik 20:00etara. Saioa EGK-ko Bilboko bulegoan izango da (Autonomia Kalea, 44). Izen ematea estekan dagoen galdetegiaren bitartez egin behar da. 

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099  (Aitor) telefonoetara edo idatzi partehartze@egk.eus emailera.

2 iruzkin “FORMAKUNTZA BERRIA: NOLA SENDOTU GURE ELKARTEAREN FINANTZIAZIOA?”

  1. David Rodríguez Martínez says:

    Kaixo, bi pertsona joango gara Sestaoko eskaut talde batetik

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.