19 November, 2024

FORMAKUNTZA BERRIA: Nola eratu talde dinamika osasuntsua gure elkarteko gazteen osasun mentalari dagokionez?

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) EGK-ko 2024 Formakuntza Planaren baitako urteko azken formakuntza ekintza aurkeztu du: “Nola eratu talde dinamika osasuntsua gure elkarteko gazteen osasun mentalari dagokionez?”

Gure gazte-elkartearen dinamika egokia izan dadin gazteak aske eta seguru sentituko diren testuingurua sortu behar da. Horrela, nortasun kolektiboa eta pertenentzia-sentimendua sortzeaz gain, motibazio handiagoz hartuko dute parte elkartearen zereginetan zein jardueretan eta gehiago inplikatuko dira.

Saio honetan, elkartean parte hartzen duten gazteen osasun mentala zaintzeko babes faktoreak landuko dira, baita elkartearen talde-dinamikan duten eragin zuzena ere. AVIFESen eskutik, kidetasuna, testuinguru seguruak zein autozaintza landuko ditugu, besteak beste.

Formakuntza abenduaren 2an izango da 17:30etatik 19:30etara. Saio birtual baten bidez emango da. Saiora sartzeko esteka izen ematearen baieztapenarekin batera bidaliko da. Izen ematea estekan dagoen galdetegiaren bitartez egin behar da.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099  (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus emailera.

2 iruzkin “FORMAKUNTZA BERRIA: Nola eratu talde dinamika osasuntsua gure elkarteko gazteen osasun mentalari dagokionez?”

  1. IZASKUN ARANA says:

    Kaixo, Izaskun dut izena eta Hondarribiko Gazteria teknikari bezala lan egiten dut. Gaur formakuntza hau egitea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko aldez aurretik

    1. EGK says:

      Kaixo Izaskun,
      bertan behera gelditu da, beste data bat daukagunean abisatuko zaitugu.
      Eskerrik asko.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.