10 March, 2026

FORMAKUNTZA BERRIA: Kulturarteko bizikidetzarako gakoak gure taldeetan.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Formakuntza Planaren baitako 2026ko hirugarren formakuntza saioa aurkeztu du: Kulturarteko bizikidetzarako gakoak gure taldeetan.

Formakuntza martxoaren 25ean izango da, 17:30etatik 19:30etara, Bilboko EGK-ko bulegoan (Autonomia kalea, 44 zb, behea.).

Saio honek gazte elkarte eta taldeetako kideei tresna praktikoak eskaini nahi dizkie, gero eta anitzagoak diren gure errealitateetan elkarbizitza aberasgarri eta inklusiboa sustatzeko. Formakuntza Amekadiko profesionalek gidatuko dute, eta saioa dinamikoa, praktikoa eta parte-hartzailea izango da. Parte-hartzaileek egunerokoan ager daitezkeen egoera errealak landuko dituzte, erronka praktikei modu eraginkorrean aurre egiteko ideiak, tresnak eta estrategiak eskuratuz.

Izena ematea  galdetegiaren bitartez egin behar da.

Informazio gehiago nahi baldin baduzue, deitu 944436143 / 688676099  (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.