Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Formakuntza Planaren baitako hurrengo formakuntza ekintza aurkeztu du: Gazte elkarte batean sexu-erasoen aurrean jarduteko gakoak.
Urriaren 28an, 17:00etatik 19:30etara, Bilboko EGK-ko bulegoan (Autonomia kalea, 44 zb, behea.) gazte elkarte batean gertatu daitezken sexu erasoen aurrean jarduteko gakoak lantzeko formakuntza bat antolatu da.
Saio honetan elkarteek euren jardueretan gertatu daitezken sexu erasoak prebenitzeko neurriak bereganatuko ditzute, bai eta sexu erasoak gertatzen direnean jarraitu beharreko orientabideak (protokoloak, zer egin eta zer ez egin, baliabideak, etabar.). Formakuntza honetan teoria praktikarekin uztartuko da ikasitakoa elkarteetan martxan jartzeko helburuarekin.
Izena ematea galdetegiaren bitartez egin behar da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzue, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.