12 March, 2025

FORMAKUNTZA BERRIA: Elkarteetan euskara sustatzeko gakoak

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Formakuntza Planaren baitako urteko bigarren formakuntza ekintza aurkeztu du: Elkarteetan euskara sustatzeko gakoak.

Martxoaren 25ean, 17:30etatik 19:30etara, Gasteizko Landatxoko Gizarte Etxean euskara elkarteetan sustatzeko gako praktikoei buruzko formakuntza bat antolatu du.

Saio honen helburua elkarteek euskararekiko harremana estutzea da, elkarteen egunerokotasunean euskara sustatzeko baliabide praktiko eta dinamikoak bereganatuz. Formakuntza Geu Elkarteak emango du, Gasteizen euskalgintzan eta elkartegintza arloan esperientzia duen erakundeak.

Izena ematea galdetegiaren bitartez egin behar da.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099  (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.