Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Formakuntza Planaren baitako hurrengo formakuntza ekintza aurkeztu du: Dinamizatu, lideratu eta erabaki: talde aktibo eta parte-hartzaileak bultzatzeko tresnak.
Maiatzaren 6an, 18:00etatik 19:30era, Bilboko EGK-ko bulegoan (Autonomia kalea, 44 zb, behea.) bilerak dinamizatzeko estrategiak eta erabakiak hartzeko metodologia eraginkorrei buruzko formakuntza bat antolatu da.
Saio honen helburua elkarteek euren bilerak dinamizatzeko estrategiak bereganatzea da, erabakiak hartzeko tresnetan, lidergotzaren kudeaketan eta emozioek jokatzen duten paperean sendotuz. Formakuntza honetan teoria praktikarekin uztartuko da ikasitakoa elkarteetan martxan jartzeko helburuarekin.
Saioa Olatz Camposek zuzenduko du, gazte formatzailea, psikologoa eta elkarteetan ibilitakoa.
Izena ematea galdetegiaren bitartez egin behar da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.