Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Formakuntza Planaren baitako 2026ko lehenengo formakuntza saioa aurkeztu du: Batuz, TicketBai eta Gazte Elkarteak.
Urtarrilaren 27an, 17:30etatik 19:30etara, Bilboko EGK-ko bulegoan (Autonomia kalea, 44 zb, behea.) Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako Batuz Estrategiaren aurrean gazte elkarteek dituzten betebeharrak eta eginkizunak azaltzeko formakuntza bat antolatu da.
Saio honetan elkarteek Batuz Estrategiaren ardatz nagusiak bereganatuko dituzte: Ticketbai, jasotako eta emandako fakturen kudeaketa… 2026an martxan jarri den araudi baten markoan. La Tercera Pata-ko adituek Batuz Estrategiari loturiko gako praktikoak eskainiko dituzte, eta gazte elkarteek izan ditzaketen egoera ezberdinak ere azalduko dituzte. Horrela, elkarteek kudeaketa erraz eta eraginkorra izan dezaten sustatuko da.
Izena ematea galdetegiaren bitartez egin behar da.
Informazio gehiago nahi baldin baduzue, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.