10 February, 2026

Formakuntza: Aniztasun funtzionala hezkuntza ez formaleko esparruetan

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin elkarlanean, hezkuntza ez formalaren esparruan aniztasun funtzionalaren inguruan hausnartzeko eta jardunbide egokiak partekatzeko helburuz, formakuntza saio bat antolatu du otsailaren 26an, 17:00etatik 20:00etara, EGK-ko Donostiako bulegoan (Andia, 11).

Saioa Amesten Elkarteko adituek eskainiko dute eta hezkuntza ez formalaren arloan lan edo boluntariotza egiten duten gazte eta hezitzaileei zuzenduta dago.

Formakuntzaren helburua da aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa sustatzeko tresna eta ezagutza praktikoak eskaintzea, hezkuntza ez formaleko jardueretan errespetua, irisgarritasuna eta parte-hartze aktiboa bermatzeko.

Izen-ematea galdetegi honen bidez egin behar da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Iratxerekin (747442774) edo idatzi astialdi@egk.eus helbidera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.