EGK-k urteak daramatza Saharako Herriarekiko elkartasuna azaltzen. Bide horretan, Euskadiko gazteriari Mendebaldeko Saharako afera ezagutarazte aldera antzerki-forum bat antolatu du Gasteizen: Fatiaren ahotsa.
Fatia Saharako neska bat da eta denboraldiak ematen ditu Euskadin. Ikerren laguna da eta bere herriko bizi-egoeraren aurrean bere kideen ezjakintasunari eta enpatia faltari aurre egiten dio. Bere lagun Ikerrek duen erosotasuna eta Fatiak eskatzen dion erantzukizuna gatazkan sartzen dira.
Ekitaldiaren lehen zatian antzezlana izango da. Bigarren zatian foruma edo publikoaren esku-hartzea: parte-hartzaileek bat egiten dute antzerkian ikusi nahi dituzten aldaketa positiboak erakusteko. Dinamika batekin emango zaio bukaera ekitaldiari.
2023ko Martxoaren 2an Landatxo Gizarte Etxeko erabilera anitzeko gelan izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara.
Antzezlana gazteleraz izango da. Forumeko parte-hartzea partaideak erosoen dauden hizkuntzan egin ahal izango dute (euskaraz edo gaztelaniaz).
Jardunaldira etortzeko nahikoa da izena ematea, hhttps://labur.eus/fatiarenahotsa estekan. Plaza mugatuak daude!
Topaketara bidaiatzeko garraio publikoko gastuak EGK-k hartuko ditu bere gain.
Informazio gehiago nahi izatekotan edo galderarik izatekotan idatzi bakea@egk.eus helbidera edo deitu 688 737 097 (Ainhoa) zenbakira.