Ezker Anitza eta Egia-Jec Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko partaide dira orain. Ongi etorri! Ezker Anitza-IU alderdiko gazteria eta Egia-Jec ikasle gazte eta katolikoen elkartea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan parte hartuko dute aurrerantzean. Hala onartu zuten gazte-elkarteen plataforma osatzen duten elkarteek, martxoaren 10ean (larunbata) Deusto Unibertsitateko Donostiako Campus-ean burutu zuten Batzar Orokorrean.
31. Asanblada horretan, bestalde, EGK-ko funtzionamendua zuzentzen duen Batzorde Iraunkorrean hutsik geratutako bi bokalietarako batzordekideak aukeratu zituzten elkarteek. Zehazki, Bizkaiko Urtxintxa Eskola eta Gazte Abertzaleak taldea hautatu zituzten bokal gisa.
Horrez gain, EGK-ko kideek 2011ko memoria eta 2012ko plangintza onartu zituzten.
Zorionak, ongi etorri, eta orain… ekin! 🙂
Argazki gehiago Facebook-en.