Pentsioen erreforma aztergai Gazte Borrasten!

13 February, 2013

Ezbiolentzia jardunaldien berri al duzu?

Injustiziaren aurka ez badut ezer egiten… justua al naiz? Bakearen alde ez baldin banaiz mugitzen… bakezalea al naiz? Inori kalte ez egiteak… pertsona on bilakatzen nau? Zein da ontasuna eta onkeria bereizten dituen muga? Biolentziaren aurka ez badut ezer egiten… ez-biolentoa naiz? Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Tas Tas irrati librean egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan, Ezbiolentzia, iraultzagintza… eta beste zenbait nahaste mahai-gaineratu ditugu, Kem-Moc taldeak Bilbon antolatu dituen Ezbiolentzia jardunaldien egitaraua ardatz.

Zer iruditu zaizu? Gaia interesekoa izan da? Badakizu zure iritzia oso garrantzitsua dela guretzat. Edozer izanez gero komentatzeko, idatz iezaguzu lasai asko komunika@egk.org helbide elektronikora eta kontuan izango dugu esandakoa.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.