jornadas EYE

8 May, 2016

EYE jardunaldiak, Gazteon iritziek Europan eragin dezaten

Maiatzaren 20 eta 21ean Estrasburgon ospatuko den European Youth Event-ean (EYE jardunaldiak) 7.500 bat gaztek parte hartuko dugu.

EGK-k bertan parte hartuko duen lehen aldia da eta ekimena ezagutzera animatu nahi zaituztegu. Ekintzen egitaraua ikustea eta online jarraitzea posible da. Baita hauen gaineko ekarpenak egitea ere.

Ekimena jarraitu nahi baduzu edota ekarpenak egin nahi badituzu #EYE2016 traola erabili, ekimenaren Facebookean idatzi.

EYE jardunaldiak eta antzeko ekintzen bitartez, Europako Parlamentua eta bertan eztabaidatzen diren politikak ezagutu eta eragiteko aukera izango duzu.

Zer da elkarrizketa egituratua?

Erasmus + programa multzoaren barruan bultzatzen diren hiru estrategietako bat da. Helbura da gazteon eta politikarien arteko eztabaida bultzatzea, ezarritako gaiaren inguruko proposamenak lortzeko.

European Youth Event-a egiten den bigarren aldia da eta jarduera hau Elkarrizketa Egituratuaren V Zikloaren barruan egituratzen da.

Informazio gehiago irakurtzeko egin klik honetan edota beste honetan.

Zein da zikloen egitura?

Ziklo bakoitzak hiru presidentzien lidergoetan banatzen da. V zikloa 2016ko urtarrilean hasi eta 2017ko ekainean bukatuko da. Holanda, Eslovakia eta Maltak izango dute presidentzia, hurrenez hurren. Eta aukeratu duten leloa: Enabling all Young people to engage in a diverse, connected and inclusive Europe: ready for life, ready for society

IV Zikloaren emaitzak

Proposamenak egin eta gero hauek implementatzeko tresnen dokumentua argitaratu zen, hemen ikusgai.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.