Zure elkartean Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak eskatu nahi baldin badituzue, jakin ezazue 2015eko diru laguntzen deialdia jada argitaratu dela. Bi aginteak otsailaren 17an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu dira eta eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek eragina duen egunetik aurrera. Hau da, martxoa erdia arte duzue aukera. Dirulaguntzen bi loturak hemen daude:
– Gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak (180.000 euro).
– Euskadiko eta EB-eko beste erregio eta estatu batzuetako gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak (125.000 euro).
Ondo irakurri oinarriak eta interesa izanez gero ez galdu horrelako aukera bat! Edozein zalantza izanez gero haiekin jarri harremanetan.