Deialdi irekia Euskadiko III Gazte Planean ekarpenak egiteko

4 June, 2014

Deialdi irekia Euskadiko III Gazte Planean ekarpenak egiteko

Gazteria politikak sortzerakoan zure ahotsa kontutan izatea nahi duzu? Deialdi irekia Euskadiko III Gazte Planean zirriborroari ekarpenak egiteko

Eusko Jaurlaritza Euskadiko III Gazte Planean zirriborroa lantzen ari da eta, aurrera eramateko, gazteen ahotsa entzun nahi dute. Beraien artean egindako hainbat barne bilera egin eta gero, gizartean zabaltzeko prozesua hasi da hiru bidez: Gazteaukera, Gazteen Euskal Behatokia eta Gazteriaren Kontseiluaren bitartez.

Gure lana, gazteen ekarpenekin egindako txosten bat idaztea izango da. Zuen ideiak eta iritziak entzuteko, bilera irekia egingo dugu ekainaren 17an (asteartea), 17.30etatik 19.30etara Donostiko gure egoitzan (Andia kalea, 11 nagusia). Deialdi hau irekia da eta EGK-ko elkarteek parte har dezakete, baita beste edozein gaztek modu indibidualean, denon ekarpenak oso garrantzitsuak izan daitezkeela uste dugu!

Bilerara joan baino lehen ezinbestekoa izango da dokumentua irakurri eta ekarpenak eginda eramatea. Hau guztia lantzeko, Euskadiko III. Gazte Planaren zirriborroa jaitsi behar duzue hurrengo estekan:

pdf

Zuk edo zure elkarteak prozesu honetan parte hartu nahi badu, jakinaraztea eskatzen dizugu bide hauen bitartez: koordinatzaile@egk.eus email helbidea edo 943 429767 edo 688 675911 telefonoak (Itsaso Andueza).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.