10 January, 2025

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteen aholkularitza zerbitzuaren zabalkundea indartu du: gazteek gazteentzat sortutako espazioa

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteentzat duen aholkularitza zerbitzua indartu du. Espazio hau gazteei laguntza eskaintzeko eta gazteei gehien arduratzen dieten gaien inguruko zalantzak argitzeko da. Gazteek kudeatzen duten ekimen hau, gazteentzat gertutasunean eta ulermenean oinarrituko den konfiantzazko esparrua izatea nahi da.

Zerbitzuak gai ugari lantzen ditu: formakuntza eta hezkuntza aukerak, berdintasuna, emantzipazioa, enplegua, gazteentzako programak, boluntariotza aukerak, astialdia, eta gazteriari eragiten dion beste hainbat gai.

Zerbitzu hau berezi egiten duena kontsultei erantzuten dieten pertsonak ere gazteak izatea da. Horrek tratu enpatikoa eta aurreiritzirik gabekoa izatea bermatzen du; horrela, gazteen kezkak argitzeko eta gazteak orientatzeko giro lasaia eta gertukoa eskaintzea ahalbidetuko da.

Zure zalantzak erraz argitu

Zerbitzua gazteek erabiltzen dituzten komunikazio bideen bidez dago eskuragarri: sare sozialak, telefonoa, posta elektronikoa eta aurrez aurre bulegoan. Gainera, kontakturako bideak erraz aurki daitezke gure sare sozialen biografian (@gaztekontseilua).

EGK-k gazteekin duen konpromisoa berresten du baliabide hau eskainiz. Zerbitzua hurbila, eskuragarria eta egungo beharretara egokitua da. Gazteek bakarrik ez daudela eta zuzeneko laguntza dutela jakin dezaten nahi dugu, haien zalantzan argitu eta erabakiak konfiantzaz har ditzaten.

Idatz iezaguzu eta zure zalantzak argitzeko lan egingo dugu!

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099  (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus emailera

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.