UN Etxea, Ecivis eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Euskadiko Gazteen Hauteskunde Topaketa bat antolatu dugu apirilaren 16an, Bilboko Zabalguneko merkatuan, goizeko 11:30etatik aurrera.
Bertan, zenbait alderdik parte hartuko dute eta hainbat arlo jorratuko dituzte, hala nola: osasuna, arlo sozioekonomikoa, bizikidetza, parte-hartzea eta kultura demokratikoa. Hauek izango dira alderdi politikoetako parte hartzaileak:
- EAJ-PNV: Joseba Diez Antxustegi
- EH Bildu: Edurne Benito del Valle
- PSE-EE: Gabriel Blanco Arrue
- Elkarrekin Podemos: Oihane Mestraitua
- PP: Jaime Velasco
- Sumar: Beñat Alonso
Eztabaidarako izen-ematea esteka honen bidez egin ahal izango da.
Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Youtube-ko kanalean. Goizean zehar @gaztekontseilua instagram kontuan eskura izango da streming-aren esteka.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonoetara edo idatzi partehartze@egk.eus emailera.