23 January, 2026

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2026

Aurten ere Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2026 programarako plazak ireki dira. Ekimen honen helburua errealitate globalekiko kontzientzia sustatzea da, Hego Globaleko komunitateekin nazioarteko lankidetzaren bidez. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa honek aukera eskaintzen die gazteei elkartasuna, elkarrekiko ikaskuntza eta kulturen arteko harremanak oinarri dituzten garapen-proiektuetan aktiboki parte hartzeko.

Programa guztiz doakoa da, eta esperientziarekin lotutako gastu guztiak estaltzen ditu: joan-etorriko bidaia, bisatua, ostatua, elikadura eta beharrezko bestelako kostuak. Gutxi gorabehera hiru hilabeteko egonaldian, ahal dela uztailean, abuztuan eta irailean, parte-hartzaileek Hego Globaleko hainbat herrialdetako tokiko komunitateekin bizitzeko eta haiei ekarpena egiteko aukera izango dute, beren ezagutzak eta trebetasunak arlo desberdinetan jarriz.

Programa hau 1996 eta 2004 urteen artean (biak barne) jaiotako pertsonei zuzenduta dago. Komunitate hartzaileei laguntza emateaz gain, parte-hartzaileengan desberdintasun globalei buruzko ikuspegi kritikoago eta kontzienteagoa sustatu nahi da, herritar global gisa lankidetza-, elkartasun- eta erantzukizun-balioak indartuz.

Izena emateko epea otsailaren 23an amaituko da. Horregatik, interesa duten guztiei aukera hau ez galtzera animatzen zaituztegu. Esperientzia paregabea da, zure bizitzan mugarri izan daitekeena, beste herrialde batzuetako errealitateak lehen eskutik ezagutzeko eta mundu bidezkoago baten aldeko konpromisoa hartzeko aukera emango dizuna.

Animatu pausoa ematera, eman izena eta parte hartu nazioarteko lankidetza eta eraldaketa sozialerako esperientzia honetan!

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu  688737133 (Andima) telefonora edo idatzi:  hezkuntza@egk.eus 

2 iruzkin “Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2026”

  1. Maider says:

    Boluntariotza-proiektu honetan parte hartu nahi nuke aukera paregabea delako mundua ikuspegi global eta gizatiar batetik ezagutzeko. Kultura berriak ezagutzea, errealitate sozial desberdinak bizitzea eta mundu mailako arazo eta erronkei gertutik heltzea oso aberasgarria iruditzen zait. Esperientzia honek nire ikuspegia zabaltzeko eta kontzientzia sozial handiagoa garatzeko aukera emango lidake. Uste dut beste komunitateekin harreman zuzena izatea ikaskuntza pertsonalerako tresna indartsua dela. Proiektu honek maila pertsonalean asko aberastuko ninduke, pertsona gisa hazten lagunduz, enpatia, moldagarritasuna eta irekitasuna garatuz. Aldi berean, profesionalki ere hazteko aukera bikaina izango litzateke, gaitasun berriak eskuratu eta testuinguru anitzetan lan egiten ikasiko nukeelako. Zalantzarik gabe, esperientzia eraldatzailea izango litzateke nire bizitza

    1. EGK says:

      Kaixo,
      parte hartu nahi izatekotan idatzi hezkuntza@egk.eus helbidera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.