Abrimos oferta para el puesto de persona técnica de vivienda

4 January, 2021

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan Etxebizitza teknikari lanposturako deialdia zabaldu dugu

  • CV eta motibazio gutunak urtarrilaren 12ko 12:00ak arte jasoko ditugu egk@egk.eus. Lanpostua Gasteizen izango da.

Etxebizitza alorrean Euskadiko gazteriaren eskubideen alde lan egiteko gai zarela uste baduzu eta lan bila bazabiltza, hau da zure aukera. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Etxebizitza teknikaria lanpostua eskaintzen dizu. Lanpostua Gasteizeko bulegoan da, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.

Zure egin behar nagusiak etxebizitza arloko politika publikoak ezagutzea, hausnartzea eta lantzea, etxebizitzarekin lotutako proiektu eta prozesuak garatzea, Erakunde Publikoekin bitartekaritza eta elkarlana burutzea eta elkarte, eragile, talde eta gazte parte-hartzaileekin harreman zuzena mantentzea izango dira, besteak beste.

Horrez gain, Euskal gazteriaren egoera, baldintza sozioekonomikoen eta, oro har, gizartearen errealitatearen ezagutza eta Euskal elkartegintzaren, gizarte mugimenduen eta partaidetza modu ezberdinen berri izatea ere baloratuko dira. Gainera, interesgarria izango da etxebizitzarekin lotutako gizarte arloko espezializazioa edo ikasketa gehigarriak egin izana.

Orain arte egindako lan-deialdietan bezala, hautagaia izateko 30 urte baino gutxiago izan beharko dituzu eta euskara zein gaztelania maila altua izan beharko duzu.

Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak, egin beharrekoak eta kontuan izango direnak, jarraian dagoen PDFan irakur ditzakezu.

[PDF] Eta zuk, nola komunikatu zenuke? Komunikazio teknikari bila gabiltza

EGKren Etxebizitza teknikari izateko hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, bidali zure CVa, motibazio gutuna zein PDFan topatuko duzun  Datuen babesaren politika  urtarrilaren 12ko 12:00ak baino lehen  egk@egk.eus  helbidera.

Aukeraketa prozesua

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:

  • Curriculumen bidalketa, urtarrilaren 12a arte (eguerdiko 12:00ak arte).
  • Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, urtarrilaren 14an.
  • Idatzizko proba, urtarrilaren 19an.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, urtarrilaren 20an.
  • Elkarrizketa, urtarrilaren 22an.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, urtarrilaren 25ean.
  • Lanean hasteko data, otsailean.

Edozein zalantza izanez gero deitu 94 443 61 43 telefonora.

Inguruan zabaltzea eskertuko dizugu!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.