Etxebizitza lehen lerroan jartzeko galdetegia. Cuestionario para poner la vivienda en primera línea - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

26 May, 2020

Etxebizitza lehen lerroan jartzeko galdetegia

  • Ekainak 14a arte jasoko ditugu erantzunak

Informazio asko dabil azken asteotan eta saturazio maila altua da maiz. Zoritxarrez, guretzat garrantzitsua diren gai batzuk ez dira jorratu. Edo ez behintzat Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) nahi ditugun bezain beste. Horregatik, etxebizitza lehen lerroan jartzeko galdetegia diseinatu dugu. Gazteon egora ezagutu nahi dugu, zein den dugun informazioa, zein identifikatutako arazoak eta zein eskatzen ditugun neurriak. Datorren ekainaren 14a arte izango dugu irekita, inguruko 16 eta 30 urteko gazteen artean zabaldu beldurrik gabe zuen iritzi eta ekarpenak gazteon egoera azaleratzeko ezinbestekoak dira eta!

Erantzun galdetegia hemen!

COVID-19ak sortutako krisiaren aurretik ere gazteon etxebizitza egoerak larritzen gintuen. Izan ere 16 eta 30 urte bitartekoen soilik %22,6a zegoen emantzipatuta eta hori egin ahal izateko diru-sarreren %88,3a bideratzen zuten alokairura (bi datuak Gazteen Euskal Behatokiarenak). Sekulako esfortzua, bizitza-proiektua hipotekatzen duten horietakoa. Eta orain zein da errealitatea? Okertu egin du al koronabirusak? Zein dira sortu diren behar berriak? Galdera hauei eta zuk planteatutakoei erantzuna bilatu nahi diegu proposamen eta aldarrikapenak administrazioei helarazteko.

Galdetegia ekainak 14 arte

Egoera ez da bidezkoa eta 2008an bezala gazteok berriro ere krisia gogor pairatzen ari gara. Horregatik galdetegia zure inguruan zabaltzea asko eskertuko dizugu. Asmoa etxebizitza lehen lerroan jartzea baita! Gero eta erantzun gehiago izan profil anitzagoak izateko aukera gehiago izango dugu eta, horrela, errealitatea sakonago ezagutu ahal izango dugu.

Bestelako informaziorik nahi izanez gero, galdetegi amaieran utzi zure helbide elektronikoa eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eta bestela idatzi etxebizitza@egk.eus emailera edo deitu 688737092 (Luisa) zenbakira.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.