Enplegu arloan gertatzen ari diren aldaketak askotarikoak dira: prekaritatea zein langile pobreen kontzeptuak pil-pilean dauden, indar asko hartzen ari diren lan formula kaxkar berrien ondorioz. Are gehiago gazteriaren kasuan.
Egoera honi buelta emateko ezinbestekoa ikusten zuen EGK-k gazteriak lan munduaren nondik norakoak, legeak, eskubide eta betebeharrak ezagutzea, eta hauek aldarrikatzea beharrezkoa zenean. Pertsonen bizitzak produktibitatearen aurretik jartzeko eta kalitatezko enpleguaren alde egiteko. Horretarako gida bat aurkeztea beharrezkoa ikusten zen. Bertan, enpleguaren inguruko galdera zein kezkak barne bildu ziren, besteak beste, errenta aitorpenaren nondik norakoak, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan eta beste hainbat ohiko galderen erantzunekin.
Gida honek beraz 6 atal ditu eta guztiek gazteek enpleguarekiko eta honekiko duten kezkei erantzuna ematen diete gaiekin. Lehenik eta behin, datu orokorren bitartez gazteen egoeraren analisi bat egin da, ondoren errenta aitorpenaren inguruan hainbat gako eman dira eta honek dituen ñabardura guztien analisia burutu da. Honi jarraiki, gaur egun jasan dituen aldaketak direla medio DSBE – Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (gazteleraz Renta de Garantia de Ingresos) dena zer den eta nola eskatzen den azaldu da. Emantzipazioaren gaia aztertzea ere ezinbestekoa izan da, bai dauden errekurtsoei erreparatuz eta baita gazteengandik jasotzen diren kezka zein galderak erantzunez ere, eta azkenik Gasteizek udalak enplegua bilatzeko orientabideak emateko planari ere erreparatu zaio honek duen garrantzia azpimarratuz. Azken zati bat utzi da gazteek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari egin dizkioten galdera ohikoei erantzuna emateko.
Proiektu honen helburu nagusiena beraz, gazteak kalitatezko enplegu baten alde egin ahal izateko ahalduntzea eta erremintak bereganatzea izan da eta horrenbestez, gida bat eskaini da enplegu arloan gazteriak erremintak jasotzeko eta enplegu arloan sortu ahal diren zalantzak argitzeko espazioa sortu da.
ENPLEGUAREN ERAKUSLEIHOAREN GIDA
Galderaren bat edo informazio gehiago nahi izatekotan, idatzi bizibaldintzak@egk.eus // emailera edo deitu 945220601 telefonora.