26 September, 2024

EMANTZIPAZIOARI ETA ETXEBIZITZA EREDUEI BURUZKO TOPAKETA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik emantzipazioaren gaia ertz ezberdinetatik jorratzeko xedea dugu. Horietako bat, bada, emantzipazio ereduei loturikoa da. Izan ere, gurean gailentzen den eredua familia nuklearrari erantzuten dion etxebizitza-eredu zurruna da, eta emantzipazio ereduan eragina duten faktore kulturalak ere egon badaude. Garrantzitsua ikusten dugu beraz, honi jarraiki gaur egungo etxebizitza ereduak aztertu eta administrazio publikoak ematen dizkiguten aukera guztien analisi bat egitea.

Horretarako GAZ Bilbao, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak bultzatutako zerbitzua eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, urriaren 2tik 4ra La Perreran egingo den Etxebizitza ereduei eta emantzipazioari buruzko Topaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, erakundeek dituzten baliabideen inguruko informazioa emateaz gain, etxebizitza eredu desberdinak eta gazteen emantzipazio prozesuan eragina duten erpin guztiak jorratzeko aukera izango da hainbat dinamiken bitartez.

DATA: Urriak 2, 3 eta 4

ORDUA: 18:00 – 20:00

LEKUA: La perrera, Sabino Arana 50, Basurtu, Bilbo

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.