1 July, 2022

Emantzipazioaren Arrakala

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik emantzipazioan dagoen genero arrakala aztertzen ari gara. Izan ere, EAEn emakume gazte batek bere soldataren %13a gehiago bideratu behar du emantzipaziora gizon gazte batek baino, eta hala ere, emakume gazteen emantzipazio tasa handiagoa da (%22) gizon gazteena baino (%14). 

Fenomeno hau gehiago aztertu nahi dugu inkesta honen bitartez.

Zein mekanismo daude honen atzean? Zer eragin du honek emakume gazteek emantzipatzeko egiten dituzten aukeretan eta ahaleginetan? Bikotekidearekin, familia ala beste pertsona batzuekin loturak, mendekotasunak eta zorpetze egoera handiagoak bizi al dituzte emakumeek etxebizitzarako sarbidean? EGKtik galdera hauei erantzuna bilatu nahi diegu eta horretarako zure laguntza behar dugu, galdetegia betez.

Bost minutu izango dira eta galdetegian parte hartzekotan Donostia Festibalerako bi bonoren zozketan sartuko zara

Galdetegia betetzeko azkenengo eguna uztailaren 12a izango da eta uztailaren 14ean ipiniko gara harremanetan irabazlearekin. 

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.