Adimen artifiziala (aurrerantzean, AA) etengabe hazten ari den teknologia da, eta gure bizitzako hainbat alderdi eraldatzeko ahalmena du. Izan ere, teknologien unea konplexua da; enpres handiek kontrolik gabe garatzen eta hedatzen dute eta dena ikuspegi maskulino hutsetik pentsatuta dago. Enpresa teknologiko handietako exekutiboen %75 gizonak dira. AA garatzen ari diren konpainietan ehuneko hori %85era iristen da. “Baliteke AAk genero-alborapenik ez izatea, baina diseinatzen dutenek badute”, salatu izan du Lorena Fernandezek, Deusto unibertsitateko komunikazio digitaleko zuzendariak.
Beraz, adimen artifiziala kontrolatzen duen joera matxista arindu nahi bada eta AAk benetan inteligentea edo azkarra izan nahi badu, argi dago ikuspegi feminista behar duela. Horretarako, adimen artifizialaren diseinuan genero-ikuspegia sustatzea besterik ez dago, baita ingurune zientifiko-teknologikoetan emakumeen presentzia handitzea ere.
Baina, adimen artifiziala berdintasuna lortzeko aliatua izan daiteke? Algoritmoak feministak izan daitezke?
Urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan egingo den mahai-inguru honetan, Lorena Fernandezen eskutik, adimen artifiziala ikuspegi feministatik nola erabil dezakegun aztertuko dugu, teknologia horien garapenean eta inplementazioan ekitatea eta inklusioa sustatzeko helburuarekin.
Etortzeko eman izena hemen: https://labur.eus/emakumeenhd
Eguna: Urtarrilak 25, osteguna
Ordua: 18:00
Tokia: Autonomia kalea 44, Behea. Bilbo
Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 615749929 / 943429767 (Leire) telefonoetara edo idatzi berdintasuna@egk.eus emailera