Euskadin hainbat laguntza daude gazteek emantzipatu ahal izateko aurkitzen duten egoera latza lausotzen laguntzen dutenak. Horren adibidea da Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE/RGI). Honen erreforma eramango da aurrera aurten, laguntzen zenbateakoan, jasotzaile izateko betekizunetan, eta adinean aldaketak ekarriko dituena, besteak beste. Bestalde, etxebizitzaren alorrean gaur egungo egoeraz eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen laguntza eta alternatibez arituko gara.
Hau guztiaren aurrean gazteok zer esana dugu, gure egoera prekarioei aurre egin eta bizitza duinak izateko baliabideak bermatuta izateko eskubidea dugulako.
Guzti hau zurekin ere landu nahi dugu, iritziak bildu eta proposamenak jorratu, hauek gizarteratu eta administrazioei helaratzeko.
- Non: EGKren Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44) edo ZOOM bitartez.
- Noiz: Ekainak 2, goizeko 11:30etan.
- Zer: Emantzipa… Zer? lantaldearen bilera
EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publiko gastuak ordaintzen ditu.
Parte hartu nahi baduzu apuntatu zaitez hemen:
Email bitartez: bizibaldintzak@egk.eus / etxebizitza@egk.eus
Telefono edo WhatsApp bitartez: 688 73 71 53 (Oihana) / 688 73 70 92 (Ane)