El Consejo de la Juventud de Euskadi (EGK) presenta 17 propuestas para impulsar el empleo de calidad entre las personas jóvenes

15 June, 2015

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteen kalitatezko enplegua sustatzeko 17 proposamen aurkeztu ditu

3 gramo KONTRATU, 2 goilaratxo ENPLEGU, txorrotada bat GAZTE

GAZTEON ERREZETAK GAZTE ENPLEGUARENTZAT!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) “gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK” dokumentua aurkeztu du. Plataformaren presidentea den Itsaso Anduezak azaldu duenez “gazteen lan prekarietateari aurre egiteko 17 proposamenez osaturiko dokumentua da, kalitatezko enplegua eta gazteon lan eskubideak bultzatu nahi dituena”. Hau osatzeko, EGK-ko ‘gazteria eta enplegua’ lan taldeak urtebete baino gehiago behar izan du eta dinamika hauetan parte hartu duten gazte batzuk ere agerraldian izan dira, besteak beste, Comisiones Obreras Gazteak, Junior Enpresen Euskal Federazioa eta Ekintza Katoliko Orokorreko ordezkariak, gazte ez elkartuekin batera.

Anduezaren hitzetan, “azken hiru urteetan administrazioek bultzaturiko gazte enplegu planen azterketa egin ondoren ikusi diren hutsuneak betetzeko ideiak emateko sortu da”. Liburu honek aurretik egindako ekimenen ibilbidea osatzen du: gazteen emigrazioaren inguruko “SosGazteak”, gazte ekintzailetzaren gaineko “Joven, ¿emprendes o empierdes” eta prekarioka.org proiektua.

GAZTEEN ERREZETAK dokumentua bi zatitan banatzen da. Alde batetik, gazteei zuzenduriko enplegu planak garatzeko kontuan hartu behar diren gako nagusiak zehazten dira, hau da, gazteen enplegu plan bat “sukaldatzeko” kontuan izan behar diren puntuak adierazten dira: helburuak, koordinazioa, emaitzen argitaratzea, neurrien hartzaileen profila, eta abar.

Bigarren zatian, aldiz, gazteek adostutako hainbat proposamen berri zehazten dira, politika publikoen bitartez gazteen enplegu duina sustatzeko beharrezkoak direla deritzotenak.

DOKUMENTU OSOA HEMEN IKUSI:

Gazteon errezetak gazte enplegu planentzat

Ekarpenekin osatzeko dokumentu irekia

Gazte elkarteen plataformak oraingoan aurkeztu duen errezeta liburua abiapuntu bat besterik ez da, ekarpenei irekia dagoen dokumentu bat eta, beraz, gazteren batek edo beste inork gazteen kalitatezko enplegua sustatzeko errezeta gehiago ezagutuz gero, EGKrekin partekatzeko gonbidapena luzatu egin da. Honen harira, EGK-k administrazio eta erakundeetako arduradunekin, talde politikoekin, sindikatu eta gizarte eragileekin bilduko da datozen hilabeteetan dokumentu hau aurkeztu, ideia berriak jaso eta entitate bakoitzaren zereginetan nola txertatu daitekeen baloratzeko.

Hauek dira hedabideetan aurkezpenaren inguruan argitaratu diren hainbat erreferentzia (klik egin bakoitzaren gainean ikusteko):

ETB1 – Gaur Egun

ETB2- Teleberri

ETB2 – Programa “Como en casa” (1.01.00-etik aurrera)

Berria

El Diario Norte

– Deia

Naiz.info

Euskadi Irratia (Mezularia saioa)

Noticias de Gipuzkoa

Hauez gain, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Bilbo Hiria Irratia, Onda Vasca, Radio Nacional de España, Cadena Copa, Onda Cero eta Cadena SER Radio San Sebastián bezalako irratietan ere agertu da.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.