17 September, 2025

EGKatalogoa: baliabide guztiak zuen eskura!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) 60 gazte elkarte inguru biltzen gara: ikasle-elkarteak, astialdiko federazioak, alderdi politikoetako gazteak, sindikatuetako gazte-sailak, talde kulturalak… Gazte-erakunde gisa, Euskadiko gazteen parte-hartzea bultzatzen dugu, gazteen, gazte-elkarteen eta administrazioaren arteko zubi lana eginez.

Horretarako, elkarteei eman diezaiekegun laguntza eskaintzea EGKren jardunaren oinarrietako bat da. Formakuntza Plana martxan jarri, zuen jarduerak zabaltzen lagundu, gazte-mugimenduen deialdien berri eman, parte-hartzeari eta gazteei buruzko aholkularitza eskaini eta gelak zein materiala maileguan uzten dizkizuegu.

Laguntzeko ditugun aukera guztiak galdu ez ditzazun, katalogo hau prestatu dugu dena modu errazean azaltzeko! Guztia zure elkartearen eskura, parte hartzea errazago izan dadin.

Informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 944436143 / 688676099 (Aitor) telefonora edo idatzi partehartze@egk.eus helbidera.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.