#EGK2015 Twitter lehiaketaren irabazleak ditugu

12 December, 2014

Gure #EGK2015 Twitter lehiaketaren irabazleak ditugu, zorionak eta eskerrik asko guztiei zuen ekarpenengatik!

Abenduaren 12an, eguerdiko 12.00etan, oinarriek esaten zuten bezala, gure #EGK2015 Twitter lehiaketaren zozketa egin dugu Gasteizko EGKren egoitzan. Zortzi egunetan 35 lagunek txioak bidali dituzte; guztiak gure jarratzaileak zirela ikusi ondoren, sei izen atera ditugu: 2015eko BBK Live-rako bi bono, Euskal Selekzioaren partidurako bi sarrera eta bidezko merkataritzan 50 euro gastatzeko txekearen irabazleak. Orden berdinean sari bakoitzeko ordezko bat ere atera dugu. Hauek dira irabazleak:

1- Bi sarrera 2015eko BBK Live-rako, hiru eguneko bonoa kanpaldia egiteko aukerarekin eta EGK-ko materialen sorta bat: @mikel_beja22

2- Bi sarrera Euskal Selekzioa eta Kataluniaren arteko futbol partidurako, abenduaren 28an San Mames Barrian egingo dena eta EGK-ko materialen sorta bat: @JudyTheStrange

3- 50 euro bidezko merkataritzan gastatzeko eta EGK-ko materialen sorta bat: @BmartinezS

Irabazleei Twiterren bidez mezu publikoa eta pribatua bidali diegu. Oinarrietan esaten den bezala, abenduaren 17ko eguerdia baino lehen gurekin harremanetan jartzeko epea dute komunika@egk.eus e-maila bidaliz edo 688-675932 telefonora deituz. Hau egiten ez badute edo oinarrien baldintzak betetzen ez badituzte, sari bakoitzeko ordezkoen txanda izango da:

1. ordezkoa: @PaulKazetari

2. ordezkoa: @Leire06

3. ordezkoa: @P_oftheRiver

Zorionak irabazlei eta eskerrik asko parte-hartu duzuen guztiei! Twitter lehiaketa dela eta gure jarraitzaile berriak egin bazarete, hemendik aurrera gure albiste eta ekintzen berri izatera gonbidatzen zaituztegu!

Parte-hartzaile guztiek egindako ekarpenak oso interesgarriak dira eta EGKren 2015eko plangintza egitean kontutan izango ditugu. Ideia hauek guztiak esteka honetan ikus ditzakezu:

Twitter lehiaketa 2015

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.