“Euskal gazteen zailtasunak beren hiritar eskubideak egiaz baliatzeko, batez ere bizimodu autonomoa egiteko proiektuaren eraikitzearekin lotutakoak”. Hau da UPV/EHUko XXXIV Udako Ikastaroen barnean, ekainaren 19an Donostiako Miramar Jauregian emango den kurtsoa; Arartekoren eskutik , EGK-ko presidentea den Itsaso Anduezak euskal errealitatearen inguruko mahai-inguruan parte hartuko du. Ikastaroa gaztelaniaz izango da, 10 orduko balio akademikoarekin eta ekainaren 1etik aurrera izena emateak 44 euro balio du.
Egitaraua goizeko 9.00etan hasi eta 13.30an bukatuko da. Manuel Lezertua Ararteko berriak ikastaroa irekiko du eta bi hizlariei hitza emango die: Juan Pablo Landa, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatekoa, eta Joan Subirats, Universidad Autónoma de Barcelonakoa. Bukatzeko, euskal gazteriarekin lotura duten hainbat eragile mahai-inguruan izango dira EGKrekin batera.
Ikastaroaren informazio guztia esteka honetan ikus daiteke (gaztelaniaz).
Izena emateko epea irekita dago oraindik, 945 135118 telefonora deituz edo arartekoa@ararteko.eus helbidera email bat bidaliz.