EGK Twitterren

3 August, 2010

EGK Twitterren jarraitu dezakezu aurrerantzean!

EGK Twitterren jarraitu nahi? Gaurtik aurrera posible izango duzu ba. Txori urdinaren sare sozialean kontua ireki dugu-eta! Bila ezazu @GazteKontseilua

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) Twitterrera lotu da. Hemendik aurrera, gertu-gertutik jarraitu ahal izango dituzu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) proiektu eta deialdiak. Begi-kolpe batez. 140 karakteretan. Horretarako, hori bai, txoko berriaren jarraitzaile egin behar zara.  Ah, eta ez ahaztu elkarte-plataforma Facebook sare sozialean ere badagoela. Lotu zaitez Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak sare-sozialetan dituen txokoetara eta lortu zure interesekoa izan daitekeen informazioa batere ahaleginik egin gabe. Txio-txioka…!

Honek, lasai egon, ez du esan nahi pertsonatik pertsonako komunikazioa galduko dugunik. Baina gure diskurtsoa dauden toki guztietan defendatuko dugu. Sarean (Twitter, Facebook eta datozenak), kalean, bulegoetan eta administrazioetan. Lagun gaitzazu diskurtsoa eratzen!

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.