Aurten ere, greba feministak bizitzako esparru guztiei egin nahi die aurre: indarkeriari, parekidetasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, sexuaren araberako lanen banaketari, kontsumo ereduari, familia eredu patriarkalari, jakintzen hierarkizazioari, arrazakeriari, edertasun kanonari…
Zentzu honetan, EGKn Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitzen duen martxoak 8ko greba babesten dugu. Izan ere, 2016az geroztik berdintasuna lanerako zeharkako balore gisa txertatzeko konpromisoa hartu genuen eta ordutik matxismorik gabeko gazteri eta gizarte bat eraikitzeko beharrezkoak diren pausuak eta existitzen diren eskubide gabeziak azaleratzen dihardugu.
Emakume* gazteak bizitza erdigunean jarri eta mota askotako lanak (soldatapeko zein doakoak) egiteari utzi ditzagun aldarrikatuko dugu #M8arekin, ezinbestekotzat jotzen baitugu gazteria feminista bat eraikitzea.
EGKn ere, bost ardatz hauetan antolatuko den 24 orduko grebara batzen gara: zaintza, enplegua, kontsumoa, ikasleak eta pentsiodunak. Gainera, Euskadiko emakume gazteak* greba egitera animatzen ditugu, burutuko diren mobilizazio ezberdinetara batuz eta baita gizonezkoen kasuan greba babestera eta laguntzera. EGK #M8arekin bat!
EGK-ko emakumeok* ere, bizitzak erdigunera! #M8 greba feminista.