2026an EGK-k lau hamarkada beteko ditu! Lau hamarkada gazteen ahotsa izaten eta gazte elkarteen eta administrazio publikoen arteko lotura egiten.
Ospakizun hau gazteek sortua eta gazteei zuzendutakoa izatea nahi dugu. Horregatik, giro ona sortzeko gogotsu dagoen talde ireki eta anitz bat osatzen ari gara. Zuk ere parte har dezakezu 40. urteurreneko ekimenei forma emango dien taldean: ideien proposamenetik ekintzak martxan jartzeraino.
Interesa izanez gero, hemen daukazu izena emateko esteka. Bestela, idatzi partehartze@egk.eus helbidera, eta deitzea eta hitz egitea nahiago baduzu, hona hemen telefono zenbakia: 688 67 60 99.
Zure unea da. Gure urteurrena da. Beste horrenbestez, elkar zaintzen jarrai dezagun.
Elkarrekin egin dezagun!