Azaroaren 24, 25 eta 26an oso jardunaldi bereziak antolatu ditugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) Demagun elkartearekin batera: HITZ EGIN, PARLAR, FALAR, HABLAR: BAKEGILEAK 2016.
Ostegun arratsalde eta larunbat goiza bitarte garatuko diren jardunaldi hauetan hainbat dinamika burutuko ditugu Estatuko beste lekutatik etorritako ikasle unibertsitarioekin batera. Ikuspuntu desberdinetatik abiatuta, etorkizunaren eraikitze-prozesuaren gainean hausnarketa eta elkarrizketa sustatzea da jardunaldi hauen helburua. Egitarau osoa hurrengo estekan kontsultatu dezakezu:
24, osteguna
- 16,00 DEMAGUN-en Jardunaldien Aurkezpena Presentación de las Jornadas por DEMAGUN
- 16,30 Iraganetik, zer gogoratzen duzu? Oraina nola ikusten duzu? Zein gizartean bizi nahi duzu? BAKE IBILBIDEA ¿Qué recuerdas del pasado? ¿Cómo ves el presente? ¿En qué sociedad te gustaría vivir?
- 20,30 Jardunaldi Amaiera 20,30 Fin de la jornada
25, ostirala
- 10,00etatik 14,00tara 16,00etatik 20,00tara: OPEN SPACE-a ” Nahi dugun etorkizunean”-Xavier Mínguez Psicología sozialean doktore eta gatazken konponbiderako talde han-diekin elkarrizketa metodoetan aditua
26, larunbata
- 10,00 “Euskal Herria: etorkizunaren gaineko bi begirada”, eztabaida hizketaldia
13,00 Jardunaldien amaiera
Animatuko zara? EGK-k bere gain hartzen ditu jardunaldietan parte hartzeak suposatzen dituen gastuak: ostatua, otorduak eta gastu-bidaiak.
Izena emateko bete formulario hau, mesedez.
Eta informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.