EGK Berdintasun teknikari bila dabil! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Berdintasun lan-arloko teknikari lanposturako lan-deialdia zabaldu du, gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren berdintasunaren alde lan egin nahi baduzu, aukera paregabea zuretzat!
Lanaldi osoko lan-kontratua da. Lanpostua Donostiako egoitzan izango da eta lan eremua Euskadi osoa izango da. Hautagaiak 30 urte baino gutxiago izan behar ditu, euskal elkartegintzaren ezagutza eta euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua.
Eskaintzaren zehaztasunak, lanpostuaren ezaugarriak, eskatu eta baloratzen direnak albiste amaieran topatuko duzun PDFan adierazita daude.
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartzeko hainbat data:
-Kurrikulum eta motibazio gutuna bidaltzeko azkenengo eguna, maiatzaren 9ra arte (12ak baino lehenago).
-Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, maiatzaren 11ean.
-Froga idatzia Bilbon, maiatzaren 13an.
-Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, maiatzaren 18an.
-Elkarrizketa Donostian, arratsaldean, maiatzaren 25ean.
-Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, maiatzaren 27an.
Lanean hasteko data, ekainaren 1ean.
(Gogoratu datu babesaren politika betetzea derrigorrezkoa dela).
Berdintasun teknikaria lanpostua