Aberdeen City Young Council

26 February, 2015

EGK Eskoziako Aberdeen City Young Council elkarteko kideekin bildu da

Eskoziako ‘Aberdeen City Young Council’ elkarteko kideak egun hauetan Euskadin bisita egiten ari dira UPV/EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen Ikasle Kontseiluaren eskutik. Eskoziako hirugarren hiriko gazte hauek gure lurraldean dabiltza gazteria arloan aurrera eramaten diren ekimen, ekintza eta esperientzia interesgarri ezagutzeko asmoz. EGK-ko presidentea den Itsaso Anduezarekin batera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin bilera bat egin zuten eta EGK-ko Donostiako egoitzan ere izan dira gazte plataforma honen sorrera, helburuak, estruktura eta funtzionamendua ezagutzeko.

Lehenengoan, Jose Manuel Bujandarekin bildu ziren, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren Kabineteko zuzendaria. Bertan, euskal hezkuntza sistema eta hizkuntza ereduak sakonean ezagutzeko aukera izan zuten. Bigarrenean, EGKren inguruko galdera asko egin zituzten eta euren jarduerak ere aurkeztu zituzten. Azpimarra daiteke Eskozia eta Euskadin ‘gaztea’ hitzak ez duela berdina esan nahi: han 12-25 urte bitarteko pertsonekin lan egiten dute eta hemen, orokorrean, beranduago hasten da gazteekin lantzen diren programak eta 30 urtera arte luzatzen dira.

Aberdeen-en 210.000 pertsona bizi dira eta biztanleria dela eta ezin da Euskadirekin konparatu. Horregatik Eskozia mailan egiten diren beste hainbat ekimen ere aurkeztu zituzten; besteen artean, Scottish Youth Parliament.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.