Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) memoriak luzeegiak iruditzen bazitzaizkizun… zorionekoa zu. EGK-k aldizkari formatuko lehen jarduera-txostena argitaratu berri du. Argitalpen honetan, 2009ko urtean zehar burututako proiektuak eta egitasmoak ezagutu ahal izango dituzu, bai eta 2010 urteak ekarriko duena aurreikusi ere. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua sakonkiago ezagutu nahi baduzu, jaitsi ezazu jarduera-txostena hemen sakatuz. Eta, labur egiten bazaizu… bertsio luze hau deskargatu dezakezu. Ahalik eta gardenenak izaten saiatzen gara 🙂
Era berean, hurrengo urteei begira bestelako ideiarik izanez gero idatz iezaguzu komunika@egk.org helbide elektronikora eta bota zure proposamen edo ideiak. Kontuan izango ditugu! Gure funtzioa gazte, gazte-erakunde eta administrazioen artean zubi lana egitea baita.