Gune Anitzaren posterra

28 June, 2016

E28: Badugu Manifestu Anitza!

Maiatzaren 17an aditzera eman genuen nola ekainean Gune Anitza Zigiluaren manifestua eskuragarri egongo zen honekiko atxikimenduak adierazi ahal izateko. Hilabete baino zerbait gehiago pasa da eta azkenean heldu da data egokia EGK-k aniztasunaren alde duen apustu hau aurkezteko. Hemen dugu Manifestu Anitza

Oroitzen zer zen Gune Anitza?

Gune Anitza zigilua EGKren ekimen berri eta berritzaile bat da, azken helburu duena Emakume eta Gizonezkoen arteko Berdintasunaren eta LGTBI+ kolektiboaren aldeko esfortzuak bateratzea eta bi ekite arloak duten harreman estua eta marko komuna azpimarratzea.

Izan ere, ez da batere ezohikoa Berdintasunaren edota LGTBI+ kolektiboaren aldeko mezuak adierazten dituzten irudiak aurkitzea egun gune fisiko zein birtualetan. Are gehiago, oso ohikoa da mezuok aldekotasuna erakusteko baino kolektiboen aurka ematen diren erasoak salatzeko eta onartuak ez direla adierazteko izatea. Ondorioz, bi ziren gabeziak. Alde batetik, irudi bateratu batena eta, bestetik, jarrera proaktiboa erakustearena.

Hau dela eta, positibotik eta sinergietatik eraikitzeko, aniztasunari era bateratuan eta barne-hartzailean ongi etorria ematen dion zigilua sortu dugu. Hau da Gune Anitza Zigilua.

Era honetara, gure helburua da espazio Anitzak direnen zerrenda bat burutzea urte bukaeran egon diren atxikimendu guztiak batuz. Zerrenda honek bi funtzio nagusi izango ditu. Lehenik, gazteriarentzat gida modura erabilgarria izango da, bere pentsaerarekin bat datozen lekuak identifikatzeko. Bigarrenik, aniztasunarekiko aldekotasuna era aktibo batean erakustera animatu ez diren leku fisiko zein birtualentzat eredugarriak diren guneen zerrenda ere izatea, hauek parte-hartzera animatzeko.

Hainbeste informazio ostean badakigu zein den zuen zalantza handia: “Eta, nolakoa da logoa?”. Logoa ikusteko atxikimenduaren osteko kontaktura edota hurrengo astean egingo dugun aurkezpenera itxaron beharko duzue!

Nola lortu Gune Anitza zigilua

Zigilua espazio fisiko zein birtualetan erabili daitekeen zigilu bat da eta hau lortzeko artikulu honen bukaeran dagoen manifestuarekiko atxikimendua adieraztea besterik ez da egin behar.

Horretarako, berdintasuna@egk.eus helbide elektronikora atxiki nahi den gune fisiko zein birtualaren ondoko datuak helarazi behar dira:

  • Izena
  • Helbidea edota webgunea: (gune fisiko eta birtuala izatekotan, biak)
  • Kontakturako telefono zenbakia
  • Espazioaren deskribapen laburra: (zer den, zein zerbitzu eskaintzen dituen…)

Manifestu Anitza: gehiago jakin nahi?

Lehenago adierazten genuen bezala, jarraian eskuragarri duzue Anitza Manifestua, non EGKren Berdintasun lan-arlotik eta Gaur8 lantaldearen laguntzarekin islatu den Gune Anitzen filosofia eta hauen helburu eta eskaerak.

Manifestua hirutan banatua dago:

  • Anitza Dekalogoa: manifestu osoaren laburpen gisa dagoen sarrera dekalogoa
  • Manifestu Anitza: manifestu garatua era zabalean eta eskakizun konkretuekin
  • Manifestu Anitzaren Gida Kontzeptuala: aurretiaz aipatu diren kontzeptuak ezagutzen ez dituzten pertsonentzat baliagarria izango den gida moduko eranskina.

Dokumentuak irakur ditzakezu hurrengo PDFan klikatuz

PDF dokumentua

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.