Eskerrik asko GazteEkin posible egin duzuen guztioi! Hemen dituzue bideoa, argazkiak eta beste...

26 November, 2012

Hau da duela bi asteburu Astran egin genuena #GazteEkin!

Duela bi asteburu Gernikako Astra sorkuntza faktoria herrikoiean egin genuena jakin nahi al duzu? Bideo honek pistaren bat emango dizu Astran egin genuena jakiteko. Eta bideo honekin ez baduzu nahikoa…  Youtubeko komunikaegk katean dituzu gehiago, zure zain! Azaroaren 16, 17 eta 18an Gernikako Astra faktorian bildu ginen hamaika elkarte eta eragileetako gazteak, gazteon parte-hartzeari buruz hausnartzeko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatutako GazteEkin proiektuaren baitan.


Zer iruditu zaizu saioa? Badakizu zure iritzia oso garrantzitsua dela guretzako. Edozerekin jar zaitez harremanetan komunika@egk.org helbide elektronikoaren bitartez. Eta etorkizuneko saioetarako ideia, proposamen edo ekarpenik izanez gero, idatz iezaguzu esandako helbidera! Denon artean eraiki dezagun Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK).

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.