21 September, 2021

Diseinatzaile gazteen lan-poltsa

Diseinatzaile gazteen lan-poltsa berritzeko deialdia urriaren 13 arte

  • Urriaren 13rako eguerdiko 12:00ak arte jasoko ditugu porfolio eta CVak komunika@egk.eus helbidean

  • 18 eta 30 urte bitarteko gazte eta enpresei bideratua dago; fakturak egiteko gaitasuna izan behar da

Urtean zehar hainbat ekitaldi eta jardunaldi antolatzen ditugu gazteon beharrak identifikatzeko eta administrazioei helarazteko. Hauek bere helburua osotasunean betetzeko diseinatzaile gazteen lan poltsaren laguntza ezinbestekoa da: zabalpen eta deialdietarako kartelak egiteko, eratutako diskurtsoa zabaltzeko paneltxoen eta irudien bitartez, sortutako diskurtsoak eta proposamenak biltzen dituzten txostenak maketatzeko edo ekitaldiak laburtzeko bideoak egiteko.

2016an egin genuen lehen deialdia eta ordutik urtero-urtero berritu dugu. Aurten, asmo berdinez, diseinatzaile gazteen CV eta porfolioak urriaren 13rako 12:00ak arte jasoko ditugu komunika@egk.eus helbide elektronikoan “Diseinatzaile gazteak” gaiarekin. Jasotzen diren CV eta porfolioak aztertu ostean, aukeratutako diseinatzaile gazteekin lan-poltsa osatuko da eta, urtean zehar, beharren arabera, lanak banatuko dira ekintza bakoitzeko aurrekontu zehatzak adostuz.

Kontuan izango direnak

  • Bai gaztelaniaz bai euskaraz (EGA edo parekorik) lan egiteko gaitasuna. Maila altua.
  • EGKren kidea den entitate batean egotea edo plataformarekin loturaren bat izatea.
  • EGKren estiloa, terminologia eta izaera ezagutzea.
  • 18-30 urte bitarteko gaztea izatea edo pertsona gazteez osaturiko enpresa izatea.

PDF-a 

Hauek dira 2022an zehar EGK-k beharko dituen lanak diseinuaren arloan:

  • EGKren lantalde teknikoak garatutako txostenen maketazio eta diseinua.
  • Proiektu edo egitasmo zehatzak zabaltzeko irudi sinbolikoak.
  • EGKren ekintzen zabalpenerako euskarri eta material grafikoak: kartelak, eskuorriak, liburuxkak…
  • EGK-k antolatutako proiektuen laburpen bideoak (hauek grabatzea ere lanaren zatia izango litzateke).
  • Kanpaina eta deialdi konkretuak egiteko ikus-entzunezko produktuak.

Porfolian egindako antzeko lanak aurkeztu behar dira eta, aurreko urteetan bezala, diseinatzaile gazteen lan-poltsan parte hartzen duten pertsonek edo enpresek derrigorrean fakturatzeko gaitasuna izan behar dute. Era berean, gaztea 18-30 urte bitartekoa izan behar da edo enpresa adin tarte horretako gaztez osatua egon beharko da.

Informazio gehiago jakiteko komunika@egk.eus helbide elektronikora idatz dezakezu edo 944436143 / 688 675 932 (Mirene) zenbakietara deitu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.