1 December, 2022

Diseinatzaile gazteen lan-poltsa berritzeko deialdia

  • Abenduaren 23ko eguerdiko 12:00ak arte jasoko ditugu porfolio eta CVak komunika@egk.eus helbidean.

  • 18 eta 30 urte bitarteko gazte eta enpresei bideratua dago; fakturak egiteko gaitasuna izan behar da.

    Urtean zehar hainbat ekitaldi eta jardunaldi antolatzen ditugu gazteon beharrak identifikatzeko eta administrazioei helarazteko. Hauek bere helburua osotasunean betetzeko diseinatzaile gazteen lan poltsaren laguntza ezinbestekoa da: zabalpen eta deialdietarako kartelak egiteko, paneltxoen eta irudien bitartez eratutako diskurtsoa zabaltzeko, sortutako diskurtsoak eta proposamenak biltzen dituzten txostenak maketatzeko edo ekitaldiak laburtzeko bideoak egiteko.

    2016an egin genuen lehen deialdia eta ordutik urtero-urtero berritu dugu. Aurten, asmo berdinez, diseinatzaile gazteen CV eta porfolioak abenduaren 23ko eguerdiko 12:00ak arte jasoko ditugu komunika@egk.eus helbide elektronikoan “Diseinatzaile gazteak” gaiarekin. Jasotzen diren CV eta porfolioak aztertu ostean, aukeratutako diseinatzaile gazteekin lan-poltsa osatuko da eta, urtean zehar, beharren arabera, lanak banatuko dira ekintza bakoitzeko aurrekontu zehatzak adostuz.

    Eskatzen da:

    • Bai gaztelaniaz bai euskaraz (C1 edo baliokidea beharrezkoa izango da) lan egiteko gaitasuna. Maila altua.
    • 18-30 urte bitarteko gaztea izatea edo pertsona gazteez osaturiko enpresa izatea.
    • Porfolioan egindako antzeko lanak aurkeztea eta, aurreko urteetan bezala, diseinatzaile gazteen lan-poltsan parte hartzen duten pertsonek edo enpresek derrigorrean fakturatzeko gaitasuna izatea. Gaztea 18-30 urte bitartekoa izan izatea edo enpresa adin tarte horretako gaztez osatua egotea.

    Kontuan izango direnak:

    • EGK-ko kidea den entitate batean parte-hartzea.
    • EGKren estiloa, terminologia eta izaera ezagutzea.

    PDF-a 

    Hauek dira 2023an zehar EGK-k aurreikusten dituen beharrak diseinuaren arloan:

    • EGKren lantalde teknikoak garatutako txostenen maketazio eta diseinua.
    • Proiektu edo egitasmo zehatzak zabaltzeko irudi sinbolikoak.
    • EGKren ekintzen zabalpenerako euskarri eta material grafikoak: kartelak, eskuorriak, liburuxkak…
    • Kanpaina eta deialdi konkretuak egiteko ikus-entzunezko produktuak

    Informazio gehiago jakiteko komunika@egk.eus helbide elektronikora idatz dezakezu edo 944436143 / 688 675 932  zenbakietara deitu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.