Irailaren 24ean Dirurik gabeko eguna ospatuko da Bilbon

14 September, 2011

Irailaren 24ean “Dirurik gabeko eguna” ospatuko da Bilbon

III DIRURIK GABEKO EGUNA/ DÍA SIN DINERO
24 septiembre 2011 Plaza Nueva (Bilbao)
11,00 etatik – 21,00etara arte

Dirurik Gabe elkartearen deialdia:

Bilboko truke gune desberdinei (Dirurik Gabeko Egunak, Truke Azokak…) ekin eta gero, eta orduko esperientziei esker indarberrituta, Dirurik Gabe – Sin Dinero Elkartekook 3. Dirurik Gabeko Eguna – Día Sin Dinero prestatzen ari gara, aberastasun bakarra dirudunarena ez delako eta dirurik ordaindu barik larunbat desberdin bat pasatzea posiblea dela frogatzen duen truke ez material eta materialen azoka hau.

Datorren irailaren 24an Bilboko Plaza Berrian goizeko 10:00etatik arratsaldeko 21:00ak arte gutxi gorabehera truke azoka Elkartekook 3. Dirurik Gabeko Eguna – Día Sin Dinero, ospatuko dugu musika, kaleko animazio, hitzaldi eta topaketekin.

Truke azoka bat = Bi gune (Plaza Berria)

  • Ondasun materialen gunea
    Gure Truke Azoka ezaguna: pertsona, kolektibo, elkarte, talde eta abarrek hartutako postu desberdinekin non denetarik elkartrukatzeko aukera izango den: arropa, liburuak, etxeko tresnak, jolasak, artea, pelikulak…

    Ezagutzak, trebetasunak ere truka ditzakegula gogoratu behar dugu, ondasun Ez- materialen trukea ere posible baita gune honetan: ilea moztea arroparen truke, olerki bat etxean egindako ukendu baten truke, besarkada irribarrearen truke…

  • Ondasun ez-materialen gunea
    Dirurik Gabe – Sin Dinero Elkarteko Ingurugiro, Kultura eta Espiritualeko Ezagutzaren Bankuak berriro leku bat izango du Ondasun Ez-Materielen Gunean. Bertan, esperientziak, ezagutzak eta trebetasunak trukatu egingo dira, beti bezala, iraunkortasuna, trukea eta guztion ezagutza bilatuko dugu, kontsumo arduratsu, berrerabiltze eta borondatezko sinpletasunaren alde egiteko helburuz.

EGITARAUA / PROGRAMACIÓN

11,00 – 21,00 TRUKE AZOKA / MERCADO del TRUEQUE
11,30- III DGEko hasiera / Comienza el 3er DSD:
Perkusio talde baten eskuetan truke azokaren inaugurazioa
Inauguración del mercado de trueque a cargo de grupo de percusión.
18,00 – Debaldeko Besarkadak / Abrazos Gratis
20,30- Truke Azokaren amaiera / Fin del mercado del trueque

Ondasun Ez-Materialen Gunea (Plaza Berria) / Zona Intangible (Plaza Nueva)
Ordutegia: 11:00etatik 21,00etara arte / Horario 11,00 – 21,00
11,30 – 14,00 Ingurugiro, Kultura eta Espiritualeko Ezagutzaren Bankuak / Banco de conocimiento medioambiental y cultural
Ondasun Ez-Materialen Guneko Hitzaldiak / Charlas del Espacio Intangible

14,00 – 17,30 Lantegi eta hitzaldiak / Talleres de reciclaje, relajación y charlas
17,30 – 21,00 Musika eta dantzaldiak / Música y danzas

21,00- Bukaera / Fin


Argibide gehiago // Más información

www.dirurikgabe.tk
dirurikgabe@gmail.tk
685297502 / 652719705

 

Dirurik Gabe – Sin Dinero Elkartea

2009ko urriaren 24an Día Sin Dinero – Dirurik Gabeko Eguna izan zen. Lagun talde batek sustatuta, Bilboko Plaza Berrian truke azoka handi batean ondare materialak zein ez-materialak trukatu ahal izan ziren. Dirurik Gabeko Egun honetan ekintza desberdinak izan genituen: hitzaldiak, lantegiak, DJ seta, olerkia eta olerkigintza, birziklapena…. eta parte hartu dutenentzat dirurik ez erabiltzea garrantzitsuena zen.

Bertako lehiaketa bat irabazi eta gero, kudeaketa kulturalaren arloan esperientziarik ez zuen lagun talde batek trukea, musika, olerkigintza, gizarte harremanak, jakintza, eta abar uztartzen zituen topaketa arrakastatsua antolatu zuen. Gizarteak eta hedabideek Dirurik Gabeko Eguna ondo hartu zutenez, horrelako ekimentak bultzatzeko helburuz, elkartea sortzea erabaki zuten.

Horrela ondasun materialak zein ez materialak elkartrukatzeko gune eta ekimenak eragiteko Dirurik Gabe – Sin Dinero Elkartea sortu berri da.

Zer antolatu dugu orain arte?

  • 2009 ko urriaren 24ean dirua ez da garrantzitsua izan Bilbon. Egun horretan material eta materialgabeko gauzak trukatzeko azoka handia ospatu genuen 1. Dirurik Gabeko Eguna zen.
  • 2009ko abenduaren 30n, Besarkada Mundialaren egunean Bilboko kale Nagusian Besarkada Musutruk banatu genituen.
  • 2010eko otsailaren 27an Kukutza Gaztetxean Poliglota Jaia eta apirilaren 24an Bilboko Plaza Barrian Udaberriko Azoka antolatu ditugu.
  • 2010eko urriaren 23an izan da: 2. Dirurik Gabeko Eguna.

 

TRUKATZEKO GOMENDIOAK
2. DIRURIK GABEKO EGUNA

Mahaia badaukazu edo egongo bazara, hona hemen trukea egiteko oinarrizko arauak eta azken gomendioak:

– Mahaia eskatuz gero, zure lekua zein den jakiteko Info mahaiara etorri . Zure truke ordutegia bukatzean, mahaia utziko duzula jakinarazteko pasatu berriro, beste inork erabili ahal izateko.

– Gauzak trukatzeko mahaia eskatzean ezin zara berandu etorri. Elkarrekin geratu garen orduan ez bazaude, eskatutako mahaia galduko duzu beste pertsona batek okupatzeko.

– Mahaia izatekotan, ekarri izara, manta edo zapi handia mahaia apaintzeko. Zure lekua pertsonalizatu! Horrela, gainera, azpiko partea estalita geratuko da biltegi moduan erabiltzeko.

– Euri ala eguzkiaren kontrako karpatxo bat ekarri.

– Bakoitzak ekarritako eta trukatutako gauzak zaindu behar ditu. Trukea edo truke azoka bukatu eta gero, dena bildu beharra dago.

– Arropa garbia: Arropa ekartzen baduzu, ekarri garbi. Zaharra izatea edo apurtuta egotea berdin da, baina kontuan hartu baldintza higienikoak.

– Apurtuta dauden gauzak espezifikatu behar dituzu, norbaitek hartu nahi izan ditzakeelako. Kontuan hartu.

– Denbora trukeak posibleak dira, noski.

– Liburuak truka ditzakezu, baina zure liburu bereziekin “liburu askapena” (BookCrossing) egin dezakezu. (info: http://www.bookcrossing-spain.com/).

– Zure trukatzeko gauzen argazkiak bidali, gero blogean jartzeko. Handiak badira, bidali aurre-trukeak sortzeko. Kasu honetan ere, argazkiak Truke Azokara eramatea komenigarria izango da, egun horretan hainbesteko pisurik eraman behar ez izateko.

– Azoka bukatutakoan, mahaiak biltzeko momentuan laguntza eskaini nahi digun jendeari eskerrak ematen dizkiogu!

– Autoz etortzen bazara, Boluetako aparkalekua doan erabil daiteke, gero Casco Viejo geltokirako metroa hartu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.