grupo de trabajo de Igualdad

19 September, 2016

Bueltan dago Gaur8, EGKren Berdintasun lantaldea

Hurrengo irailaren 27an arratsaldeko 17:30ean EGK-k (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) Berdintasun lan-arloaren Gaur8 lantaldearen bilerekin martxan jarriko da berriro ere. Oraingoan, bilera EGKren Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44) izango da.

Parte-hartzeko gonbita bai aurreko partaide guztiei, hala nola, Berdintasunaren alde ekiteko prest dauden gazte guztiei zabaltzen diegu. Baina, zeintzuk dira EGK-ko lantalde baten helburuak? Zein gai lantzen dira Gaur8 lantaldean?

Zeintzuk dira EGK-ko lantalde baten helburuak?

EGKren helburua da Euskadiko gazteriaren iritzi eta beharrak administrazioetara helarazteko zubi-lana egitea. Hala nola, gazteriaren partaidetza sustatu, erraztu eta bultzatzea, beti ere politika publikoen definizioan honen protagonismoa bilatuz eta bere eskubide osoko hiritartasuna defendatuz.

Honetarako, EGK-k duen baliabideetako bat da lan-arlo bakoitzak duen lantaldea. Hauetara, bai elkartegintzako partaide den bai honetatik at bere proposamenak helarazteko interesa duen edozein gazte gertura daiteke.

Lantaldea gazteriaren interesekoak edo ardurakoak diren eta lan-arloari dagozkion gai desberdinak jorratu, proposamenak eraiki eta honetatik erator daitezkeen proiektuen nondik-norakoarentzat berrelikadurarako gunea da.

Zein gai lantzen dira Gaur8 lantaldean?

Gaur8 EGKren Berdintasun lan-arloaren lantaldea da. Izen hau jasotzen du Martxoak 8 egunero buruan izan behar dugun zerbait dela baitu oinarri-ideia gisa.

Alegia, bizitzako arlo desberdinetan eskubide eta askatasun berdintasunari dagokionez gazteriak duen egoera aztertu, honi buruzko gogoeta egin eta eraldaketarako proposamenak egiten dituen taldea da. Bere esparru gisa ulertuta bai emakume eta gizonezkoen arteko desberdintasun egoera bera, hala nola, LGTBI+ kolektiboak lortutako edo lortzeke dituen eskubide eta askatasunak.

Zuk ere emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunari dagokionez gazte ikuspegitik zeresan baduzula uste duzu? LGTBI+ kolektiboaren egoeraz gehiago jakin nahi edota eraldatu beharreko hainbat desberdintasun daudela uste duzu?

Horrela uste baduzu edota lantaldearen nondik-norakoak sakonago ezagutu nahi badituzu, jar zaitez harremanetan EGK-ko Berdintasun lan-arloarekin:

Email-a: berdintasuna@egk.eus.

Telefonoa: 944.43.61.43

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.